XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Funtzio matematiko hau erizpide hoberen bati jarraituz lortuko dugu eta dispertsio-diagrama edo puntu-hodeia kontutan harturik.

Funtzio honek elkartzen dituen balioak, ez dira normalki maiztasun-banaketarenak.

Erregresio-metodo asko daude, hauetariko batzu hauek direlarik: - Batezbestekoaren erregresioa /- Karratu txikienen erregresioa / Erregresio lineala / Erregresio parabolikoa /- Erregresio ortogonala.

Egin dugun erregresioaz baliatuko gara gero, aldagai baten bidez beste bat aurresateko, ahal badugu behintzat hauxe baita, azken finean, aldagaien erlazioak aztertzean bilatzen dena.

Edozein metodori jarraituz, bi erregresio desberdin kontsidera daitezke: 1) X aldagaia independentetzat hartuz, Y-ren X-ekiko erregresioa deritzona.

2) Y aldagaia independentetzat hartuz, X-ren Y-rekiko erregresioa.

VI.2.1. Batezbestekoaren erregresioa Y-ren X-ekiko erregresioa kontsideratuz, batezbestekoaren erregresioak X aldagaiaren xi balio bakoitzari banaketa baldintzatuaren y/xi batezbesteko balioa elkartzen dio.

balioek baldintzatutako Y aldagaiaren banaketak hurrenez hurren , baldin badira, batezbesteko balioak honela lortuko ditugu: (...).